Marketinean,
enpresa edo beste
erakunde baten
irudi korporatiboa gizarteak erakunde hori ikusten duen modua da. Irudi korporatiboa eragiten duten faktoreak anitz dira:
produktua,
bezeroekiko eta
hornitzaileekiko harremanak,
komunikazioa,
gizarte erantzukizuna, lan giroa, eraikina etab. Faktore hauen guztien bitartez enpresak irudi bateratu eta garbia erakutsi nahi duenean, irudi korporatibo osatzen ari dela esaten da. Horretarako, enpresa
identitate korporatibotik, enpresa benetan den horretatik alegia, abiatu eta gizartera bidaltzen dituen mezuak identitate horretara egokitu behar ditu. Hori dela eta, irudi korporatiboan bereziki zaintzen dira elementu grafikoak, hala nola
logotipoa, baina baita ere
koloreak eta agirietan erabilitako
tipografia non, noiz eta nola agertu behar diren. Horietaz haraindi, irudi korporatiboak bezeroen arreta, langileen harrera eta bestelako arloak zaindu beharko ditu, enpresa modu argi eta zuzen batez identifikatua izan dadin. Horretarako guztirako, erakundeek arloz arloko eskuliburuak osatzen dituzte, non irudi egokia emateko ezarri diren elementuak zehazten diren.
