Lauki-motak
- Lauki ganbilak: barne angelu guztiak 180º baino txikiagoak dira (erpin guztiak kanpora).
- Paralelogramoa: aurrez aurreko aldeak paraleloak dituena. Horren ondorioz, aurrez aurreko aldeak eta angeluak ere berdinak dira. Haien adibide batzuk:
- Karratua: lau aldeak berdinak eta lau angeluak zuzenak dituena.
- Laukizuzena: lau angelu zuzen eta aurrez aurreko aldeak berdinak dituena.
- Erronboa: lau aldeak berdinak dituen baina angelu zuzenik ez duena.
- Erronboidea: aurrez aurreko aldeak soilik berdinak dituen eta angelu zuzenik ez duena.
- Trapezioa: soilik bi alde paralelo dituena. Hiru mota daude:
- Trapezio zuzena: bi angelu zuzen ditu.
- Trapezio isoszelea: paraleloak ez diren aldeak luzera berdinekoak dira.
- Trapezio eskalenoa: paraleloak ez diren aldeak luzera desberdinekoak dira.
- Trapezoide: elkarren arteko alde bakarra.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina